XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Urte batzuez onuztik bere burua azaldu naiean zebillen problema bat.
Arantzazu'ko Batzarretatik etortzea egin degu.
Eta an azaldu da ederkitxo problema onen bizitasuna.
Beste askorena bezela.
Bañan onena ere bai, besteen artean.
Euskerak teknika-izkuntza bear du.
Jakintza guztietarako izkuntza.
Ori lortu arte, ofside bete-betean gaude.
Zorretan.
Esan degu, ta askotan esan ere, Euskera jakintza guztierako gai dala.
Eta
Euskerak, griegoak duan gaitasun eta errextasun ber-berak ditu itz berriak sortzeko, zuztar zaharrak elkarri lotuz itz berriak sortzeko.
Alemanerak bezelaxe.
Neurri berean, areago ez bada....
Ori
Bañan askok eta askok praktikan egiztatua ikusi nai dute.
Teori utsak ez ditu asetzen.
Teoria gora bera, praktikan egiña ikusi arte, beti ere alako zalantza bat gelditzen zaie nunbait, biotzean Euskeraganako duten maitetasunaren tolesturetan.
Zalantza.
Betiko zalantza.
Arantzazu'n bertan ederkitxo azaldu da egoera ori.
Ezinegon ori, obeto esan.
Batek ala zion: Lotsor bizian bizi gerala ta biziko ere, alik eta
Euskera ikasteko Gramatika bat bederenik euskeraz idatzia ez degun arte.
Eta ortarako
Eta
Euskaltzaindiak.
Bai bada: Euskaltzaindiak bait-du ortarako itzal ta aginterik aundiena euskalzale guztion gañean....
Euskaltzaindiak eratu ditu Arantzazu'ko Batzar oiek.
Eta jaso du gramatika-zalearen eskabidea.
Eta ondo jaso ere.
Lendik ere gai ori sobera aztaturik daukanaren antzo.
Ni ez noa emen ezer erabakitzera auzi bizi ta bizkor oni buruz.
Ni Zaitegi jaunaren ikasbideari natxikio orain.
Ez daukat ahazturik.
Zaitegi jaunak ez dio Euskaltzaindiari eskatu bere idaztirako bear zuan teknikarik.
Berak sortu du beretzat bear izan duana.
Bere problemari berak eman dio askabide.
Ez bait-derizkiogu gaizki.
Ondo, oso ondo baizik.
Berak gozatu du bere eztia.
Berak jardun du bere erlauntzan lan ta lan.